EGURALDIA

jueves, 15 de noviembre de 2012

INGELESEKO BARNETEGIA ORION.

Azaroak 5-tetik 9-ra Orion izan gara Ingeleseko barnetegi baten. Oso ondo pasatu dugu eta ekintza asko egin ditugu ingelesa praktikatzen genuen bitartean.

LEHENENGO EGUNA

Heldu ginenean, Gernikako talde bat zegoela ikusi genuen. Irakasleak oso majoak ziren.
Lehendabizi, ikasle guztiak lau taldetan banatu ginen: Oak, Beech, Pine eta Walnut.
Izenak ikasteko txurruka jokoa egin genuen. Ondoren, klaseetara joan ginen eta "the human body" (giza gorputza) landu genuen.
Arratsaldean, talde bakoitzak gelan egindakoa besteen aurrean aurkeztu behar izan genuen.
Eta amaitu ondoren lotara!

Eñaut, Jon Erik eta Jon.







BIGARREN EGUNA
Martitzenean oso nekatuta geunden baina ohetik altzatu eta gosaldu, ondoren klaseak hasi genituen .
Gaurko gaia EGUZKI SISTEMA zen.Planeta guztiak  ikasi genituen baina ingeleses.
Klasean egon endoren ordu erdiko jolastordua eduki genuen eta gero klasera joan ginen berriz.
Bazkalorduan jantokira joan ginen bazkari gozoa jatera.
Arratsaldean borobil handi batean elkartu ginen eta zenbat ume ginen kontatzen genuen. Totalean 59 ume ginen guztira, gero bakoitza haien taldeetan banatzen ginen eta 18:30 presentasioa eduki genuen.
19:00etan talde bat blogean idaztera joan zen eta besre hiru taldeak jolastera joan ziren , gero dutzara joan ginen dutxa ondoren afaltzera joan ginen.
19:00etan talde bat blogean idaztera joan ziren eta besteok jolasten geratu ginen.


Eguna amaitzean afaltzera joan eta ohera.

Naroa, Ane D. eta Alazne.

HIRUGARREN EGUNA

Beti bezala 8etan altxatu eta jantzi ondoren, gosaltzera joan ginen.Gero  haginak garbitu eta maisuekin klaseetara joan ginen.
Gelan uraren zikloa eta birziklatzen ikasi genuen.
Hamaiketakoa jan, eta uraren zikloari buruzko eta birziklatzeari buruzko jokuak egin genituen.
Bazkaldu eta errekreo labur bat izan ondoren, mendi irteera bat egin genuen.Zarautzeko bidetik , antzinako kargaleku bateraino joan ginen. Bidea oso polita izan, paisaia oso polita zelako.
Bueltatu ondoren frontoian joku batzuk egin genituen, dutxatu eta afaldu egin genuen.
Eta amaitzeko pelikula bat ikusi genuen.







Rafa, Mikel G. eta Iker.

4. EGUNA

Azaroak 8 (osteguna) egin genuena kontatuko dizuegu.
Goizean klasean the food tasting ikasi genuen.Klasea amaitu ondoren Marinari urtebetetzeko opariak eman genizkion


Bazkaldu ondoren Orioko maisuekin jolasak egin genituen:Masajeak,pastelak,marakak etab.
Azkeneko gaua izan zenez,diskoteka eduki genuen.
Eta ordu bat pasatu ondoren pastelak etorri ziren Marinarentzat.Eta liburuzka bat egin genion Iurreta eta Gernikako neska mutilen firmekin.


Oso ondo pasatu genuen.
Hori bai 11etan ohera ZELAKO TXARTO:(
Ane,Marina eta Irene

5. EGUNA

Beti bezala esnatu egin ginen 8etan. Jantzi, maletak egin, maletak kanpoan utzi eta gosaltzen joan ginen.
Gelara joan ginen txostena egitera amaitu genuenean diploma bat eman zizkiguten. Ondoren jolastera joan ginen, izar batzuk irabastera. Antze bertan eman zizkiguten medaiak eta OAK taldeari kopa bat eman zioten. Baskaltzera joan ginen eta amaitu genuenean txarrena heldu zen:
Gure Gernikako lagunetaz agurtu beharra!!!!!!
Oriori agur esan eta denok etxera.



MIKEL.J, JULENE ETA IVAN.

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.