EGURALDIA

lunes, 3 de diciembre de 2012

GAZTAIN-ERRE

       Bertsoa
Udazkenean doaz
hostoak lurrera
eta gure Argitxo
dator Maiztegira
gaztain erreak jaten
etxetik etxera
gu eskolan Argitxo
goaz agurtzera. ( Bis )
    (Maritxuren doinua)


-Gaur euskararen eguna izan da eta hori dela eta Argitxo etorri zaigu eskolara.
-Hori aprobetxatuz eta udazkenean gaudenez gaztain-erre festa antolatu dugu.
-Euskeraz hitz egiten saiatu gara zigortuta ez egoteko.
-6.mailakoak Argitxoren marrazkia eta bertsoa egiteaz arduratu gara.
-Marrazki guztietatik bat aukeratu dute pegatinak eta kartelak egiteko.
-4 urtekoek dantza polit bat eskeini digute.
-4.mailakoak bertso bat abestu digute: " Xalbadorren heriotza".
-Gaztaina asko jan ditugu.
-Denok ikasi dugu bertsoa eta frontoian abestu  dugu.
-Gurasoak festara etorri ziren eskolara.
-5 urtekoek gaztainak zelan egiten diren esplikatu digute.
-Mario eta ni jaialdiaren aurkezleak izan gara.
-Argitxorekin batera euskeraz hitz egin dugu eta oso ongi pasatu dugu denok batera gaztaina gozoak jaten.
-Festa hau urtero egiten dugu eskolan eta asko gustatzen zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.