EGURALDIA

jueves, 13 de diciembre de 2012

LARRUNEKO TRENA

                                              Larruneko trena                                                                                                         Larrungo tontorrera igotzeko trenbidea egitea lehendabizikoz 1908an proposatu zuten eta 1912ko dekretu batek departamentuarieraikitzearen ardura eman zion. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi baziren ere, Lehenengo Mundu Gerrak eten egin zituen. 1924 ekainaren 30ean trenbidea ireki zuten. 1978an gertuko Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriakLarrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.














Trenbidea ezaugarri tekniko hauek ditu:
  • Luzera: 4,2 km
  • Trenbidea: Kremailera
  • Beheko geltokiaren altuera: 169 m.
  • Gailurreko geltokiaren altuera: 905 m.
  • Gehiengo malda: %25a
  • Bidai-denbora: 30 min
  • Abiadura: 9 km/orduko
  • Elikadura: 3000 V, 50 Hz, trifasiko
Trenbide bakoitzak lau gurpileko makina du, bi bagoi eramaten dituena. Bagoiek lau gurpil aurrean eta beste lau atzean dituzte, bakoitzak 60 bidaiarientzako tokia izanik.
Trenbidea martxoaren erdigunetik azaroaren hasiera arte izaten da alhan

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.