EGURALDIA

sábado, 8 de diciembre de 2012

TRENTXOA     
  
1859. urtean Eugenia Montijo Larrun mendiaren gailurrera igo zen. Horrexegatik obelisko bat eraiki zuten.  1908an, trena egitea proposatu zen eta 1912an hasi ziren. 1914an gerraren ondorioz lanak eten egin zituzten eta 1919an egiten jarraitu zuten. 1924an amaitu zuten eta handik aurrera 7 istripu gertatu dira. 1924ko apirilaren 25an estreinatu zuten lehenengo zatia  eta 30an gailurrera iritsi zen.

Ibilbidea, San Inazio mendian hasten da eta Larrunerarte doa.
Ibilbide guztiak ordu erdi irauten du, harri, landa eta pottoken artean. Handik natura ikusten da, txori, arrano eta noski zazpi probintziak. Gailurrean, kafetegiak daude, mendian oroitzeko zeozer erosi ahal duzu eta lagunekin jolastu.

Trena egurrezkoa da, luzea eta nahiko altua, lokomotora bat du eta bagoiak, zortzi kilometroko abiaduraz dabil eta urte guztian martxan dago neguan izan ezik.

Ni ez naiz oraindik ibili, baina laster ibiltzea espero dut, oso polita iruditzen zaidalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.