EGURALDIA

miércoles, 5 de diciembre de 2012

LARRUNGO TREN POLITA



LARRUNGO TREN POLITA

Larrungo tren ttipia mendebaldeko Pirinioetan dagoen Larrun mendira igotzen den trenbidea da, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotara ekialderantz dagoen San Inazio mendatea eta Larrun mendiaren tontorra lotzen duena; bi toki horien arteko garaiera aldea 736 metro da. Nahiz eta tontorra Lapurdiren eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan izan, trenbide osoa Ipar Euskal Herrian dago.
Euskal Herrian gaur egun alhan den kremailera tren bakarra da. 1924. urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea, tontorretik sekulako bistak baitaude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke.

 Historia

 

Larrungo tontorrera igotzeko trenbidea egitea lehendabizikoz 1908an proposatu zuten eta 1912ko dekretu batek departamenduari eraikitzearen ardura eman zion. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi baziren ere, Lehenengo Mundu Gerrak eten egin zituen. 1924ko ekainaren 30ean trenbidea ireki zuten. 1978an gertuko Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriak Larrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.